|
IƱaki Rezola: AQUArium Euskeraz AQUArium-ak: itsasoa zaintzeko beharraren ohartzea piztuz Lurreko ur gehiena gazia da, itsaso eta ozeanoak osatzen dituela. Ozeanoek gure Planeta Urdinaren azaleraren hiru bostenak osatzen badituzte ere, oso ezezagunak dira: ia esan daiteke zientzilariek Marteko azalerari buruz ozeanoen fondo abisalari baino gehiago dakitela. Gaizki ezagutuak eta are okerrago tratatuak daudela, gure itsasoak egoera larrian daude: mota guztietako kutxadurak, goraka doazen tenperaturak, gehiegizko arrantzaren ondorioz desagertzeko zorian dauden espezie mordoak (lehen baleak, duela gutxi bixigua, orain antxoa... arrain handirik egongo al da gure itxasoan XXII mendean?), etab. Honexegatik bihurtu da lan garrantzitsu beraiek kontserbatzeko beharraren ohartzea piztea. Betebehar honetan, Aquarium eta mota guztietako Itxas Museoek zer egin handia dute. Panoramika honek erakusten du Donostiako Aquariumaren Ozeanarioa (informazio gehiago aurkituko duzu http://www.aquariumss.com helbidean. Baita euskeraz ere, noski). Estatu osoko lehen Natur Zientzien museoa izan zen, 1928an ireki zelarik. Pasadizo bat panoramikari buruz: argazkiak egitera goizean goiz joan nintzela, (museoa bisitariei zabaldu baino lehen, tunelean jende multzo handirik ez aurkitzekotan), arrainak oraindik lota zeuden! Argiek egunsentia eta ilunabarraren pixkanakako piztu-iluntzea imitatzen dute. Zai egon izan behar nuen ia ordubete osoz -erabat argitu arte- panoramikarako argazkiak ateratzen hasi ahal izateko! Return |