IƱaki Rezola: K-T Boundary: Diversity: An End

KT muga: aniztasunaren akabantza
Duela 65 milioi bat urte meteorito itzel batek lurraren kontra talka egin zuen, atmosfera hilabete luzez errauts eta keaz bete zelarik. Eguzkiaren izpiak azalerara iritsi ezin zirenez, espezie ugari desagertu egin ziren -horien artean orain hain famatuak diren dinosaurioak. Estrato mehe bat, iriodotan aberatsa, geratu zen lekuko.

KT mugaz ezaguna da geruza hori, Kretazikoa eta Tertziarioa banatzen dituela, eta Zumaiako kostaldean dugu ikusgai. Horren azpian fosilen ugaritusanak bizitzaren aberastasuna lekukotzen du. Goian, gehientxuak betirako desagertu egin dira. Aniztasunaren akabantza...

Ala abiapuntu berri bat ote...?

(Charles Darwin duela 200 urte otsailak 12an jaio zen, eta bere 'Espezieen Jatorriaz' duela 150 urte argitaratu zen. Panorama hau bere lan izugarriari omenaldi umil gisa eskaini nahi nioke).
Return