IƱaki Rezola: 2008:12

Europako 12 panoramak
Gogorra da niretzat urte baten zehar egindako panorama guztien artean bakarra aukeratzea. Beraz, horra hor 12 batean!

Gehienak Jook Leung-ek asmatutako eran eginak dira -hau da, kamara buru gainean jarrita, ikusten nautenen parregura sortarazten duena gehienetan!-. Honela egin izan ditut azken hiru urteotan -nire alferkeria dela eta- baina, batez ere, ez nagoelako prest tripodea eta teknikak eskatzen dituen tramankulu astun guztiak batetik bestera ibiltzera, bereziki ikasleekin egiten ditugun ikasketa bidai neketsuetan ...

Beraz panorama honetako hamabietatik bederatzi halakoak dira. Beste bi monopod bat airean edukita egin nituen. Eta azkena, tripodez, ea asmatzen duzun zein ...

Ikusi nahi izatekotan hona hemen nire orrialdeko helbidea http://www.panoleku.com/wwp/2008/index.html (Quicktime eta DevalVR bisoreekin ikustekotan), edota http://www.panoleku.com/wwp/2008/200812.html Flash nahiago baduzue (Flasheko honek problematxo batzuk ematen ditu, nahiz eta zeredozer txukuna egiten saiatu naizen).

Lan dexente eman zidan panorama honek. Bera egiteko PTGui, PTEditor and Photoshop-az baliatu nintzen.
Return