|
Iñaki Rezola: THAT'S HIM! BERA DA! Joan den otsailak 21ean gure ikasleekin Batikanoko San Pedron geunden. Azalpenak eman ondoren bere gisara ikusteko denbora eman genien. Ni Michel Angeloren 'Pietà' ikustera hurbildu nintzen eta bertan nengoela bapateko zurrumurru batek ohartarazi zidan Aita Santuaren bertaratzeaz. Mundu guztia argazkiak ateratzen hasi zen. Desesperatuta nengoen: urruti egotean eta gainera txikia izanda buruak eta beso pilo bat altzata besterik ezin nituen ikusi! Panorama bat egitera etsi gabe inguruan zebilen ikaslerik altuena bilatu, kamara eman, eta bere biratze sapaiari begira nengoela gidatu nuen. Eta ederki atera ere! Hori bai, ez zen izan beheko argazkia ateratzerik. Panorama hau, pasadizo dela eta, oso preziatua dut. Return |